Erreserbak

Pribatutasun Politika

Pribatutasun Politika

Bilbao

Pribatutasun Politika

1. Enpresaren datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legearen (uztailaren 11ko 34/2002) 10. artikulua betez, arduradunaren identifikazio-datuak azalduko ditugu ondoren:

- Sozietatearen izena: LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA
- IFK/IFZ: G48945166
- Sozietatearen helbidea: Txorierri Etorbidea 12, 48180Loiu  (Bizkaia)

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F60 zenbakiarekin izena emanda. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak interes sozialekotzat aitortua, eta Enplegu Zentro Berezi gisa kalifikatua 285 zenbakiarekin. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetako Erregistroan izena emanda.

- Telefonoa: 944 535 999
- Faxa: 944 536 248
- Helbide elektronikoa: lopd@lantegi.com

 2. Jabetza intelektuala 

Iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak eta webgune honetan jasotako bestelako informazioa eta edukiak jabetza intelektualaren eta industrialaren Espainiako legeriak babestuta daude, LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN alde. Halaber, webguneko osagaiok ezingo dira osorik edo zatika erreproduzitu edota argitaratu; ezin izango dira, era berean, informatikoki tratatu, banatu, zabaldu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak urratu ere, nola eta LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK ez duen aldez aurretik horretarako baimena idatziz ematen.

Erabiltzaileak webgune honetako materiala erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik baliatu ahal izango du, eta debekatuta egongo da material hura merkataritza-xedeetarako edota legez kontrako jardueretarako baliatzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak berariaz erreserbatuta edukiko ditu LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK.

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK zainduko du aurreko baldintzak betetzen eta webgunean aurkeztutako edukiak behar bezala erabiltzen direla, eta, erabiltzaileak eskubide horiek urratuko balitu edo beteko ez balitu, fundazioak bere-berea izango du dagokion ekintza zibilak eta penalak abiarazteko ahala.

3. Datu pertsonalak babestea

- Webgune hau baliatzen den bakoitzean, une oro indarrean den pribatutasun-politika aplikatuko zaio; hala, esandako testu hori berrikusi beharko du erabiltzaileak, harekin bat datorrela egiaztatzeko.
- Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak tratatu egingo dira LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN jabetzakoak diren fitxategietan. Honako helburu hauek izango dituzte esandako fitxategiek:

I. planteatutako eskaerei erantzutea;
II. informazioa ematea LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK eskaintzen dituen zerbitzuei buruz, hor barruan sartuko direlarik merkataritza-komunikazioak posta elektronikoz edota bestelako komunikabide elektronikoz bidaltzea (SMSak, adibidez);
III. eskatzaileari argitalpenen batean harpidetza egitea;
IV. interesatutako pertsonari lan-orientazioko prozesuetan parte hartzen uztea, baita trebakuntzan, plaza-eskaeretan edota lan-poltsan ere;
V. bezeroen kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketa, harremana mantentzea eta bestelako produktuak edo zerbitzuak eskaintzea edozer bitartekotatik.

- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK, helbide soziala Txorierri Etorbidea 12, 48180 Loiu, Bizkaia izanik, informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, fitxategiaren arduraduna den aldetik. Interesatuak datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, aurkaratzeko, haien tratamendua mugatzeko eta eramangarritasuna egiteko eskubidea izango du; horretarako, lehen aipatutako helbide postalera edo elektronikora idatzi beharko du, NANaren kopia erantsita. Interesatuak baimena noiznahi erretiratu ahal izango du, lehen aipatu dugun kanalak baliatuta. Era berean, irizten badio eskubideak urratu dizkiotela edota haren eskabideek ez dutela erantzunik jaso, erreklamazio bat egin ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIAREN aurrean.

4. Bestelakoak

A.- Cookieak.

Zure ordenagailuari buruzko hainbat informazio eskura dezakegu sistema administratzeko; esate baterako, IP helbidea, sistema eragilea edota nabigatzaile mota. Finean, gure webgunean nabigatzeko moduari buruzko datu estatistikoak dira.

Arrazoi bera dela eta, Interneten erabilera orokorrari buruzko informazioa eskura dezakegu, zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen den cookie-artxiboaren bidez. Cookiek zure ordenagailuaren disko gogorrera transferitzen den informazioa izaten dute.

Halaber, gure webgunea hobetzen laguntzen digute, eta zerbitzu hobea ematen, pertsonalizatuagoa. Zehazki, honako aukera hauek eskaintzen dizkigute:

- erabilera-zenbakiei eta -patroiei buruzko estimazioa egitea;
- zure lehenespenei buruzko informazioa biltegiratzea eta gure webgunea pertsonalizatzea, zure interes indibidualak kontuan izanda;
- bilaketak bizkortzea;
- berriro ere gure webgunera bueltatzen zarenean errekonozitzea.

Nahi izanez gero, cookieak onartzeari ezezkoa eman diezaiokezu; horretarako, zure nabigatzailearen konfiguraziora jo beharko duzu, cookieak baztertzeko. Edonola ere, konfigurazio hori aukeratzen baduzu, agian ezin izango duzu webgunearen zati jakin batzuetara sartu edota ezin izango duzu gure zerbitzuren bat baliatu. Zure nabigatzailea ez baduzu konfiguratu gure cookieak baztertzeko, gure sistemak cookieak ekoitziko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.

Zehazki, gure webguneek honako cookie hauek erabiltzen dituzte:

- _ga: Google Analytics anonimoa
- cc_cookie_accept
- cc_cookie_decline

B.- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAKaldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango du webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.
C.- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAKbitarteko honen bidez PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du. Horrekin loturik, ez dira publizitate engainagarritzat hartuko LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN webgunearen ataletako edukian topa litezkeen akats formalak edo numerikoak, baldin eta akats horien jatorria hauetakoren bat bada: informazioaren mantentze-lanak edo eguneratzeak oker edo erabat osatu gabe egin izana. LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, delako akats horien berri jaso bezain pronto zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

D.- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAKMERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK EZ HELARAZTEKO konpromisoa hartzen du, HALA IDENTIFIKATUTA BIDALI EZEAN, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legeak (uztailaren 11ko 34/2002) dioenari jarraikiz. Xede horrekin, ez da merkataritza-komunikaziotzat hartuko LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN bezeroei, langileei edota harpidedunei helarazitako informazioa, baldin eta informazio horren helburua pertsona horien eta LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN arteko harremanari eustea bada, baita informazio eta formakuntza-lanak egitearekin edota helburu sozialekin lotutako bestelako jarduerekin lotuta badago ere.

E.- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAKez du erantzukizunik izango baldin eta erabiltzaileak arau-hausteren bat egingo balu, webgunera sartzen denean edota bertako informazioak baliatzean.

F.- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAez da gertatu diren edo gerta litezkeen kalteen eta galeren erantzule izango, edozer tankeratakoak izanik ere, baldin eta kalte-galera horiek webgune honetan jasotako informazioaren, edukien eta programen erabileratik eratorriak badira. Webgune honetatik abiatuta hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara jotzeko aukera ematen duten estekak eta hipertestuak ez dira LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN jabetza, eta ez daude haren kontrolpean; fundazioa ez da izango haietan jasotako informazioaren arduradun, ezta informazio horretatik eratorritako efektuen erantzule ere.
 
G.- LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAez da erantzule izango hirugarrenek webgune honetan agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak eta marka komertzialak legez kanpo erabiltzen badituzte, webgunean agertuagatik ere, ez baitira haren jabetzakoak. Era berean, ez da izango webgune honetatik sartzeko aukera den esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta legezkotasunaren erantzule.
H.- Finean, erabiltzailea izango da webgune honetan jasotzen diren zerbitzu, eduki, esteka eta hipertestuak erabiltzeko moduaren arduradun bakarra.

Going Social

Facebook


Somos

Logo Lantegi Batuak

BBK Bilbao Good Hostel

Av.Miraflores, 16 - 48004 Bilbao

Tel. 944 597 759

info@bbkbilbaogoodhostel.com

Reg. Empresa Turística: BBI00012

Fundación Lantegi Batuak

CIF: G-48945166

Reg. Fundaciones: F-60

Facebook Youtube Flickr


Sitio web desarrollado
por Redefine keys