Pribatuak, partekatuak, emakumeentzat soilik, talde txiki eta handientzat…
Izan ere, jakin badakigunez bidaiatzeko era asko dagoela, logela mota ugari dugu.
Aukeratu zeurea!

Mistoa 4, 6 eta 8 ohekoa
Aukerarik arruntena hosteletan. Espazioa partekatzea axola ez zaienentzat, eta bide batez jende berria ezagutzeko eta gainerako egoiliarrekin harremanak izateko aukera baliatu nahi dutenentzat. Era berean, aukera ezin hobea da talde txikientzat edo familientzat.
Talde bat zarete?
BBK Bilbao Good Hostelek zuen eskura jartzen du hiriko plaza kopururik handiena, gosari, piknik eta afarien pack-ekin.
Zuen zain gaude!