Lantaldea

Historia apur bat BBK Bilbao Good Hosteli buruz

2012an ireki genituen ateak turismoaren kalitatezko aukera gisa. Turismo barneratzailearen aldeko apustua egin genuen guztientzako irisgarriak diren esparruak antolatuz. Gure instalazioez goza dezazun nahi dugu baldintza berdintasunean, gustura senti zaitezen gune
zabal, eroso eta funtzionaletan.
Lantegi Batuak-en proiektu gisa jaio ginen, BBKren laguntzarekin, ezgaitasunen bat dutenek gorantz doan turismoaren sektorea bezalako batean lan egin ahal izan dezaten.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Lan aukera egokituak sortzen ditu urritasunen bat duten pertsonentzat, batez ere adimen urritasuna duten Bizkaiko pertsonentzat. Bere helburua da garapen eta bizitza kalitaterik gorena lortzea pertsona horientzat. Gizarte ekonomiako enpresa bat da. Bere funtsezko balioak dira erantzukizuna, pertsonenganako konfiantza eta gizartearekiko konpromisoa.

Ezagutu nahi duzu guri gehien gustatzen zaiguna Bilbon eta inguruetan?

Iratxe

“Itsasadarretik paseo bat ematea eta Erriberako merkatuan geratzea pintxo batzuk jateko.”

Izaskun

“Pila bat gustatzen zait Zazpikaleetan ibiltzea eta pintxo batzuk jatea Plaza Barrian.”

Alfonso

“Nire hiru plan gustukoenak Bilbon honako hauek dira: itsasadarrean txalupan paseatzea, Pagasarri mendira igotzea eta Artxandako begiratokiko bista panoramikoaz gozatzea”.

Amaia

“Campo Volantinetik paseatzea gustatzen zait, Areatzatik pasatu eta arratsaldeari amaiera emateko zerbait hartzea Martzana kaian.”

Asier

“BEC-eko kultura agendak aisialdi aukerak ematen dizkizu une bakoitzean gogoak eskatzen dizunaren arabera”.

Dani

“Zein plan hobea Guggenheim bisitatzea baino erakusketa berriak daudenean, eta Arriagan antzerkiren bat ikustea, edo Euskalduna jauregian antzerki edo opera emanaldiren bat ikustea.”

Luis

“Portugaleteraino metroz joatea, zubi esekia gurutzatzea eta kostaldetik paseatzea Algortako Portu Zaharreraino.”

Yanira

“Bakioko hondartzara joatea, inguruan bazkaltzea eta bukatzeko Gaztelugatxe bisitatzea.”


Galeria

BBK Bilbao Good Hostel