BBK Bilbao Good Hostel Bolueta auzoan dago, Bilboko zentrotik 5 minutura metroz, eta aldiriko treneko geltokitik 2 minutura.

Nola iritsi
METROZ
Bilboko metroaren edozein sarreratatik irits zaitezke BBK Bilbao Good Hostelera Basauri edo Etxebarriko norabidean hartu behar duzu metroa eta Boluetako geltokian jaitsi.
Geltokitik 200 metrora gaude, Boluetako biribilgunearen aurrean. Bilboko zentrora joateko 2 minutuero duzue metroa.

Nola iritsi
TERMIBUS AUTOBUS GELTOKITIK
2 minutuz oinez joan behar duzu San Mames metro geltokiraino, futbol zelaiaren ondoan. Hartu metroa Basauri edo Etxebarriko norabidean, eta jaitsi Boluetako geltokian. Geltokitik 200 metrora gaude.

LOIU
AIREPORTUTIK
Bizkaibus A3247 autobusa hartu behar duzu Loiuko aireportuan, Aireportua-Bilbo norabidean. Jaitsi bigarren geltokian, Moyua plazan, eta metroa hartu plazan bertan. Hartu metroa Basauri edo Etxebarriko norabidean, eta jaitsi Boluetako geltokian. Handik metro gutxi batzuetara
aurkituko gaituzu.

Nola iritsi
AUTOZ
Bilbao-Miribillan irtengo gara A-8 autopistatik. Bolueta/N-634 Donostia norabideko irteera hartu. 500 metrora gasolindegi bat ikusiko duzu. Zuzen jarraitu biribilguneraino. Zeure eskumatara aurkituko gaituzu.

Nola iritsi
ABANDO INDALECIO PRIETO TREN GELTOKITIK
Tren geltokian bertan duzu metroko sarrera, geltokiaren atarian. Hartu metroa Basauri edo Etxebarriko norabidean, eta jaitsi Boluetako geltokian. Geltokitik 200 metrora gaude.