LEGE OHARRA ETA WEBGUNEAREN ERABILERA BALDINTZAK

LEGE OHARRA ETA WEBGUNEAREN ERABILERA BALDINTZAK

Webgune honi buruzko informazio orokorra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuari buruzkoa, ondoren zehaztu dira webgunearen arduraduna den erakundearen datu orokorrak:

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA pribatua da, G-48945166 IFK duena, eta Euskadiko Fundazioen Erregistroan izena emandakoa, F60 erregistro zenbakiarekin. Interes sozialeko izaera aitortu dio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak; eta Enplegu Zentro Berezi moduan izendatu da, 285 zenbakiarekin. Bizkaiko Foru
Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Erregistroan ere inskribatua dago. Datu zehatzak honakoak dira:

-Helbidea: Txorierri Etorbidea, 12 – 48180, Loiu (Bizkaia)

-Telefono zenbakia: 944535999

-Posta elektronikoa: info@lantegibatuak.eus

-Faxa: 944536248

 

Erabilera baldintzak eta terminoak

Webgunera sartu eta erabiltzen duen pertsonak erabiltzaile izaera jasotzen du. Horrek esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela une bakoitzean indarrean dauden erabilera baldintzak eta konpromisoa hartzen duela webguneko edukiak egoki erabiltzeko eta abisu honetan eta aplikatzen diren arauetan ezarritakoa zehatz-mehatz betetzeko.

Webgunera sartzea doakoa eta librea da erabiltzailearentzat, eduki guztiei dagokienez.

 

Jabetza intelektual eta industriala

Webgunea LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN jabetzakoa da.

Jatorrizko kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea eta webgune honetako gainerako edukiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legeriaren arabera babestuta daude, LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN alde.

Erabiltzaileak webguneko edukiak deskargatu, kopiatu edo inprimatu ditzake, erabilera pertsonal eta pribaturako soilik. Erabat debekatuta dago eduki horiek legez kanpoko jardueretarako erabiltzea..

 

Datu Pertsonalen Babesa

 

NOR DA ZURE DATUAK ERABILTZEKO ARDURADUNA?

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA da datuen tratamenduaren arduraduna eta bere identifikazio datuak eta erregistrokoak lege ohar honetan jasota daude. Era berean, erakunde honek datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala bermatzen du, Datuen Babeserako Araudi Orokorraren arabera, Datu Pertsonalen Babeserako eta eskubide digitalen bermerako 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, eta aplikatu daitekeen beste edozein araudiren arabera.

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK beharrezko informazioa emango dio erabiltzaileari, aldez aurretik, baimena emateko, LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK bere datu pertsonalak tratatu ahal izateko.

Erabiltzailea Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jarriko da, datuen tratamenduaren inguruan izan ditzakeen zalantzak argitzeko: dpd@lantegibatuak.eus.

 

ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN plataforma digitalen barruan, erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua honako helburuetarako egingo da, erabiltzailearekin daukagun harremanaren arabera:

  1. Planteatzen dituen eskaerei erantzutea.
  2. LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN zerbitzuen inguruko berri ematea, baita jakinarazpen komertzialak bidaltzea ere, posta elektronikoz edo beste edozein bide baliokideren bidez.
  3. Eskatzailearen izena ematea argitalpenetakoren batean.
  4. Interesdunari lan arloko orientazioa eta prestakuntza jasotzeko, epeak eskatzeko edo lan-poltsetan sartzeko aukera ematea. Bezeroen kudeaketa fiskala, kontablea eta administratiboa, harremana mantentzea eta produktu edo zerbitzuen berri ematea, edozein baliabideren bidez.

 

ZEIN DA LEGITIMAZIOA ZURE DATUAK ERABILTZEKO?

Datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa erabiltzaileak emandako onespena da, bai eta une bakoitzean aplikagarria izan lekiokeen beste edozein ere.

ZENBAT DENBORAN EDUKIKO DITUGU DATUAK GORDETA?

Datuak jasotzearen xedea betetzeko eta ardurak finkatzeko beharrezkoa den epealdian gordeko dira emandako datu pertsonalak, betiere aintzat harturik arauek ezarritako epeak.

NAZIOARTEKO DATU TRANSFERENTZIAK EGITEN AL DIRA?

Bai. LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK Amerikako Estatu Batuetan kokatutako erakunde baten zerbitzuak erabiltzen ditu, jakinarazpen batzuk bidaltzeko. Erakunde hori Mailchimp da, datuen babeserako Europako araudia betetzen duena eta EU-US Privacy Shield akordioaren mende dagoena (informazio gehiago: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt0000000TOWQAA4).

Era berean, LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK WhatsApp Business-eko bezero batzuekin komunikatzeko erabil dezake, Pribatutasun Ezkutuaren printzipioekin bat egin baitu.
ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?

Interesa duen pertsonak honako eskubideak egikaritu ditzake:

  1. Bere datu pertsonaletarako sarbidea eskatu.
  2. Datu ez zehatzak zuzentzeko eskubidea.
  3. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, tratamendua beharrezkoa ez denean.
  4. Tratatzen ari diren datu pertsonalak eramateko eskubidea.
  5. Tratamendua mugatzeko eskaera egiteko eskubidea, DBAOren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  6. Emandako baimena edozein unetan bota daiteke atzera.

Zure eskubideak egikaritzeko aurretik aipatutako posta helbidera idatz daiteke, edota dpd@lantegibatuak.eus helbidera. NANren edota dokumentu baliokide baten fotokopia erantsi behar da, nortasuna egiaztatzeko.

Eskubideak gauzatzeko zailtasunik izatekotan, erreklamazio bat aurkez daiteke Datuen Babeserako Espainiako Agentzian, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es) edo honako helbidera idatziz: Jorge Juan kalea 6, 28001 – Madril.

 

Cookieak

Webgune honetan nabigatu bitartean, zure ordenagailuari buruzko informazioa jaso dezakegu, hala nola, IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota, sistemaren administraziorako. Gure webgunean zehar egindako nabigazioari buruzko datu estatistikoak dira, webgunea bera hobetu eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Zehazki, honakoa egin dezakegu:

  • Zenbaki eta erabilera irizpideei buruzko estimazioa bat egitea.
  • Zure lehentasunen inguruko informazioa gorde eta gure webgunea pertsonalizatzea, bakoitzaren interesen arabera.
  • Bilaketak bizkortzea.
  • Leku batera berriz heltzen zarenean zu ezagutzea.

Erabiltzaileak uko egin diezaioke cookieak onartzeari; horrela, cookieak baztertzeko aukera ematen duen nabigatzailearen konfigurazioa aktibatuko luke. Hala ere, konfigurazio hori hautatzekotan, baliteke webguneko eremu jakin batzuetara sartu ezin izatea. Ez baduzu zure nabigatzailea konfiguratu cookieak baztertzeko moduan, gure sistemak cookieak erreproduzituko ditu, webgunera sartzen zaren bakoitzean.

Zehazki, gure webguneetan, honako cookieak erabiltzen dira:

  • _ga: anónima de Google Analytics
  • cc_cookie_accept
  • cc_cookie_decline

Cookieei buruzko informazio gehiago jaso eta nola desaktibatu daitezkeen jakiteko, kontsultatu gure cookie politika.

 

Bestelakoak

– LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK webguneko informazioa aldatu dezake, aurretik abisatu beharrik gabe, baita konfigurazioa eta aurkezpena ere.

– LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK konpromisoa hartzen du PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ ZABALTZEKO. Hori horrela izanik, ez dira publizitate engainagarritzat hartuko webgune honen atal desberdinetan aurkitutako akats formal edo zenbakizkoak, mantentze-lanen edota atal horietako informazioaren eguneratze akastunen ondorioz gertatu badira. LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK, atal honetan jasotakoaren ondorioz, konpromisoa hartzen du akats horiek zuzentzeko, horien berri izan bezain laster.

– LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK konpromisoa hartzen jakinarazpen komertzialak direnak horrela identifikatzeko, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuari buruzko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, ez da jakinarazpen komertzial gisa sailkatuko LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN bezero, langile edota harpidedunei bidaltzen zaien informazioa, pertsona horien eta LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN arteko harremana helburu duena, ezta ere erakundearen helburu sozialen berezko informazio eta prestakuntza lanen ingurukoa.

– LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak webgunera sartzean edota bertan jasotako informazioak erabiltzean edozein arau hausten badu.

– LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik izango informazioaren, jasotako edukien eta programen erabileraren ondorioz gerta daitezkeen kalteen inguruan, edozein motakoak izanik ere. Webgune honetan badaude beste orri batzuetara sartzeko loturak; erabiltzaileei beste webgune batzuetara sartzeko aukera ematen dieten lotura eta hipertestu horiek ez dira LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAREN jabetzakoak eta ez daude bere kontrolpean; erakunde honek ez du erantzukizunik izango horietan jasotako edukiaren inguruan, ezta informazio horren ondorioen inguruan ere.

– LANTEGI BATUAK FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik izango hirugarrenek erakunde honenak ez diren baina webgunean agertzen diren marka eta produktuen izenen eta marka komertzialen gainean egin dezaketen erabilera txarraren inguruan. Era berean, ez du erantzukizunik izango webgune honetatik bertatik sartzeko aukera dagoen webguneen edukiaren egiazkotasun, integritate eta zilegitasunaren inguruan.

– Azken finean, erabiltzailea izango da erantzule bakarra webgune honetan dauden zerbitzu, eduki, lotura eta hipertestuen erabileraren inguruan.