Ohiko galderak

Honako hauek dira gure erabiltzaileek sarri egiten dizkiguten galderak.
Ez baduzu aurkitzen bilatzen duzuna, jar zaitez harremanetan hostelarekin gure telefono edo emailaren bidez.

Nola egin dezaket erreserba BBK Bilbao Good Hostelean?

Erreserba egitea oso erraza da, telefonoz egin dezakezu, emailez zuzenean edo gure webgunearen bidez. Bertan aurkituko dituzu logela mota guztiak eta prezio eguneratuak.

Bertan behera utz dezaket erreserba?

Bai, bertan behera utz dezakezu, noski. Helduera baino 48 ordu lehenago deuseztatzen baduzu erreserba, ordaindutakoa itzuliko dizugu. Mesedez, kontuan izan ezin ditugula gure gain hartu beste web edo erreserba motorren gordailuak eta karguak (Booking, Hostelworld, Hostelclub eta abar). Horrelakoetan, erreserba egin duzun web berean eskatu behar duzu diru itzulketa. Talde bat bazarete kontsultatu taldeetarako dugun erreserbaren deuseztatze politika.

Nola ordain dezaket nire erreserba?

Erreserba egiten duzun unean lehenengo gauari dagokion ordainketa egin beharko duzu. Hori egin ondoren erreserba konfirmatuta dago. Bankuko transferentzia bidez egin dezakezu, kreditu txartel baten zenbakia guri emanez, edo zuzenean gure webgunetik.

Argitaratzen den prezioa azken prezioa da?

Gure prezio guztiek hartzen dute barnean ostatua, gosaria eta BEZa, beraz azaltzen zaizun zenbateko hori baino ez dizugu kobratuko.

Zer ordura arte egin daiteke check in-a?

Check in-eko ordutegia: 13:00-22:00.

Zer ordutan egin behar da check out-a?

10:30ak baino lehen egin behar duzu check out-a. Kontsultatu late check out-a egiteko aukera

18 urte baino gutxiago baldin badut har dezaket ostatua hostelean?

Adin txikikoek ostatu har dezakete soilik haien ardura duen pertsona heldu batekin badaude, eta inongo kasutan ezingo dute logela partekatu beste heldu batzuekin.

Zenbat balio du aparkalekuak?

Aterpetxeko aparkaleku estali eta itxian aparkatzeak eguneko 8 € balio du.

Izarak eta toallak prezioaren barruan daude?

Izarak, burkoa eta edredoia prezioaren barruan daude. Toallak alokatu egin daitezke, 2 € bakoitza.

Nire maskota eraman dezaket?

Ez. Itsu-txakur bat izanez gero sar zaitezke esparruan berarekin.

Nire bazkaria presta dezaket?

Bai. Sukalde ekipatu bat dugu, hozkailu, bitrozeramika, ontzi-garbigailu eta mikrouhin labearekin.

Badago supermerkaturik hosteletik gertu?

Bai. Bi azalera handi daude hosteletik 5 minutu baino gutxiagora oinez.

Bertan behera utz dezaket gau bat ostatu hartuta nagoela?

Bai. Bai kosturik gabe deuseztatu dezakezu, betiere 48 ordu aurretik bada.


Galeria

BBK Bilbao Good Hostel